Dendako bilatzaile aurreratua

Bertolt Brecht

Brecht, Bertolt

Argitaletxea: Susa

10 €


Urtea: 2023
ISBN: 978-84-19570-03-1
Bilduma: Munduko Poesia Kaierak
Euskarria: Liburua
Deskripzioa
Gaur egun inor gutxik ezetsiko du XX. mendeko poemagile aleman eta europar nabarmenetako bat izan zela Bertolt Brecht, baita autore oparoa ere: haren 2.000tik gora olerkien lagin zaindua eta indartsua dakarkigu orain Irati Majuelo Itoizek bilduma honetara. Brechten gaztetako ahots noiz nihilista samar noiz ederzaleak, autorearen kontzientzia politikoa sakondu ahala, bide egin zion ahots gero eta sozialago, konprometituago bati. Berdin beharrezkotzat jo zituen, ez alferrik, eguneroko ogia eta eguneroko justizia. Marxismoaren inguruko poema didaktiko samarrak idazteaz gainera, askoz harago, herri xehearen klase borrokaren zerbitzuan jarri zituen bere sorkariak. Brechtek aise uztartu zituen, ia banaezin bilakatzeraino, denuntziaren gordina, eguneroko bizimoduaren biluztasuna eta elkartasunaren gozoa.

Antzeko produktua