Dendako bilatzaile aurreratua

Alarma

Su Ta Gar

Diskoetxea: Autoedizioa

35 €


Urtea: 2023
Euskarria: Biniloa
Deskripzioa
2016an Maitasunari Pasioa estudioko azken lana kaleratu zutenetik 6 urte igaro dira. Eta nahiz eta tartean, aipaturiko diskaren antzokietako bira, ondorengo Su Ta Gar Antzokietan DVD+2CD (2017) eta geroko taldearen 30. urtemugako bira arrakastatsuarekin taldea geldirik egon ez den (honi Pandemia garaiko bi urte gehitu behar zaizkio), luzea egin da itxaronaldia. Baita ere, beraien ohizko estilo azkarreko azken diskatik (Bizirik Gaude 2013) 9 urte igaro direlako.
11 kantaz osaturik eta 60 min. inguruko iraupenarekin, Su Ta Gar-ek oraingoan ere asmatu duela esan dezakegu. Alarma lan berrian alde batetik, abiadura handiko kantak aurkituko ditugu; beste alde batetik, eta beti bezela, kanta lasaiagoak. Baina tartean estilo eta kolore desberdinetako ikutu ugari aurkituko ditugu ere. Hau da, speed metal eta thrash azkarrena, baita metal pisutsu eta klasikoena (tempo erdiak, riff itsaskorrak...) eta baita beraien estilotik kanpo geratzen den baina bere osotasunean Su Ta Gar den kantaren bat ere.Hitzei dagokienez, beraien betiko ildoari fideltasunez jarraitzen diotela esan genezake. Gai sozialak, politikoak, historikoak, maitasunari loturikoak... egunerokotasunean denok bizi ditugun gaiak hain zuzen ere. Hitzok, Aitorrek alde batetik, Xabik bestetik eta diska ia guztietan parte hartu duen Iker Rocandiok (Jo Ta Ke, Mari eta beste askoren egilea) idatzi dituzte.
Azalaren diseinua eta maketazioa, duela urtebete kaleratu zuten Sua komikiaren marrazkiak egin eta Sua pertsonaia berari bizia eman zion Julen Ribas-ek egin ditu. Grabaketak aldiz, diska gehienak bezala, Aitor Ariño soinu teknikariarekin Berrizko Lorentzo Records-en burutu dituzte.

Antzeko produktua