Dendako bilatzaile aurreratua

Fontes Linguae Vasconum : 135 - 2023

Leturiaga Angoitia, Olatz

Argitaletxea: Nafarroako Gobernua

10 €


Urtea: 2023
ISBN: 0046-435X
Euskarria: Aldizkaria
Deskripzioa
Hamar urte bete ziren 2022an Euskal Hizkuntzalaritzaren eta Filologiaren ikasketei bultzada handia ekarri zien Aziti Bihia elkartea sortu zenetik. Hizkuntzalari eta filologoen belaunaldi berri bat ekarri zuen Aziti Bihiak, lan egiteko gogotsu zegoen gazte koadrila, euskarazko testuen ikerketan, euskararen dialektologian, historian, gramatikan eta beste hainbat alorren ezagutzan aurrera egiteko prestakuntza izateaz gain euren ekarpena egiteko prest zegoena.

Hamar urtek askorako ematen dutenez, hainbat izan dira gauzatu dituzten proiektuak, ikerketakoak zein dibulgaziokoak: bateko eta besteko udako ikastaroak, Materraren edizioa, Amenduxen epitafio musikatua, Euskal Filologiaren Adarrak mintegiaren bost edizio¿ Hala, euskal ikasketen aldeko giroa eta interesa hauspotzea lortu dute urte hauetan.

Elkartearen bigarren hamarkadaren atarian gaude orain, eta Aziti Bihiak landatutako haziek egiazko bihiak eman dituztela ikusten dugu gure aurrean. Lehen ikasle ziren haiek tesiak defendatu eta euren ibilbide akademikoei hasiera oparoa eman bitartean, gazte belaunaldi berriak jaio dira, duela hamar urte beste batzuek izan zuten interesarekin eta grinarekin.

Bada, Aziti Bihiari zer dagokio egoera honen aurrean? Zalantzarik gabe, belaunaldi berri horri babesa, laguntza eta ikusgarritasuna ematea, Euskal Ikasketen ikerketak beste hamarkada batean pertsonak eta ekarpenak jaso ditzan. Horixe da Fontes Linguae Vasconum aldizkariaren ale berezi honen bitartez egin nahi izan duguna: ikertzaile gazteei ahotsa eman, esateko dutena entzutea eta hamarkada berriari begira Euskal Ikasketen ekosistema aberastea.

Antzeko produktua