Dendako bilatzaile aurreratua

Goldea

Ibil Bedi

Diskoetxea: Ibil Bedi

12 €


Urtea: 2023
Euskarria: CD
Deskripzioa
Goldeak lurra iraultzen du, aurreko landaketatik geratzen den guztia erauziz landaketa berri bat eman dadin. Bakarrik eragite honen bidez emango da landaketa berri bat.
«Goldea» fasez aldatzeko behar batetik jaio zen, azken finean, aurrekoarekin apurtzeko beharretik. Hala ere, nahiz eta goldearen kontzeptua izanen den proiektuaren lehenengo lerroan izanen dena, lanabes honen funtzionatzeko erari zertzelada bat gehitu nahiko genioke: nahiz eta landare berri asko landatu, sustrai batzuk ere mantenduko ditugu.
«Goldea»k biltzen dituen hamar abestietako bakoitza modu oso ezberdinean sortu eta egin da. Aurreko lanekin alderatuta, oraingo abestiek heldutasun handiagoa eskatzen zutela argi genuen eta horrek aurrekoek erakusten zuten gardentasun eta garbitasunetik aldendu gaitu. Hamar abestietatik gehienek testuran lanketa handia izan dute, hainbat geruzen metatzearen ondorioz soinu ehundura aberats eta baita batzuetan ilunak ere lortuz. Gitarraren distortsio edo akopleak, biolinaren teknika bereziak, pianoaren grabeak, bateriaren bonbo sakonak edota baxuaren linea ilunak. Geruza hauen gainean ahots bikoiztuak edo efektodunak izan dira osotasuna lortzeko giltza.
2023an iritsi den taldearen hirugarren LP hau formatu digitalean nahiz fisikoan argitaratu dugu (CD eta biniloa). 


Antzeko produktua