‘Ez DA! normala’ bideopodcast-a

Madalenako Ermitan

Saio bi:
11:00-11:40
12:10-12:50

Mailak: DBH3, DBH4 edo Batxilergoa.

Gazte sortzaileak, haien ahotsak eta sormen prozesuak erdigunean jarriko dituen bideopodcasta. Belaunaldi berriko kultur sortzaile batekin solasean arituko dira gazteak: bere ibilbidea, inspirazioak, erronkak eta etorkizuneko ametsak partekatuko dituzte. Idazle edo musikari sortzailearen atzean dagoen pertsona ezagutuko dugu gertutik, ikus-entzuleak kulturaren, artearen eta gazteen ekintzailetzaren mundura hurbilduz.

Hala, ikasleek bideopodcast bat egingo dute hasieratik bukaerara. Nola egiten den ikasiko dute, eta atala bat grabatuko dute ikasle goizean zuzenean.

Hori horrela, bi bideopodacast egingo dira: musika izango du oinarri batek eta besteak literatura. Ikasleak izango dira elkarrizketatzaileak (gidari baten laguntzarekin) eta aurretik gidoiaren prestaketa lana egingo dute. Ikusle egongo diren ikasleek ere hartuko dute parte saioan.