Eduki digitala euskaraz DA!

Saio honen gaiak eduki digitala eta euskararen erabilera izango dira. Gaur egungo ikus-entzunezko eskaintza aztertuta eta gazteek plataforma digitalekin duten harremana kontuan hartuta, hizkuntza-ohituren inguruko hausnarketa bultzatuko da tailer honetan: teoria eta praktika uztartzen dituen saio baten bidez. Zer non eta nola ikusi ere landuko da saioan. 

Helburua euskarazko eduki digitala kontsumitzeko, sortzeko eta partekatzeko aukera erreal eta erakargarriak ezagutaraztea da, eta aldi berean, sortzaile plataforma ezberdinetan euskara hautu kontziente bihurtzeko sentsibilizazioa lantzea. 

Eduki digitalaren harira, ikasleekin euskararen erabileran eta jabekuntzan eragitea bilatzen da, pantailen bidez: hala nola sare sozialetan, streaming plataformetan, telesailetan, zineman, bideo-jokoetan edo telebistan. 

Saioa Irudienea espazioan burutuko da, eta Pantailak Euskaraz ekimeneko kideek gidatuko dute tailer teoriko-praktiko hau.

Non: Zugaza zineman (areto handian)

Saioen hordutegia: 10:30-11:10 / 11:20-12:00 / 12:10-12:50

Mailak: DBH3, DBH4 eta Batxilergoko ikasleentzat

Eduki digitala euskaraz DA!