59. Durangoko Azoka

Kulturazaleei Durangoko Azokara etortzeko dei egin zitzaien, kultur sistema osasuntsu baterako ezinbesteko katebegia direla aitortuz, eta  bisitarien joan-etorriak erakutsi zuen kulturazaleak ardura hori hartzeko prest daudela. 

Néstor Basterretxearen sorkuntza eta ekarpena eskertu zituen Gerediaga elkarteak. Museoan erakusketa bat antolatu zuten, eta Landako Guneko areto nagusian eskultorearen omenezko ekitaldia egin zuten, haren senideak bertan zirela. 

59. aldi horrek amaiera berezi eta hunkigarria eduki zuen. Egun batzuk lehenago, jendaurreko emanaldiak utziko zituela iragarri zuen Benito Lertxundi musikariak, eta haren omenez 'Oi ama Eskual Herri' abestia kantatu zuten azokan parte harturiko hainbat artistek. Zaleak ere bertaratu ziren, kantarien ahotsekin bat eginez.

Sormen Beka Irati Bazetak irabazi zuen, 'Harien isla' izeneko erakusketa proiektuarekin.

Udatxo eta Balu artistek eginiko eskulana izan zen edizioa iragartzeko kartelaren oinarria. 

_DSC3271 copia (Copy)