57. Durangoko Azoka
Pandemiak eragindako urte biko egoera berezien ondoren, 2022an normaltasunera bueltatu zen Durangoko Azoka. Landako Gunea jendez beterik, guneak bizi-bizi, kulturazaleak sortzaileekin topo egiteko gogoz... Eztanda izan zen ediziorako aukeraturiko lema, eta horixe gertatu zen abenduaren 7tik 11ra bitartean.
Aurrez-aurreko azoka ireki arren, oraindik on-line salmenta ere eskura egon zen. Hala ere, kulturazaleek aurrez-aurreko ereduaren alde egin zuten nabarmen. Euskal kultura gazteengana hurreratzeko helburuz, Gazte Eztanda eguna antolatu zuten lehenengoz.
Jon Ander Urresti aktore bermeotarrak irabazi zuen Durangoko Azokako bosgarren Sormen Beka, "Eucalyptus" izeneko antzezlan proiektuarekin.
Zu non, han DA! ekimena saltokietara bueltatu zen, eta lehen aldiz liburu aurkezpenak antolatu ziren.
Ediziorako kartela Ruben Ramos diseinatzaileak landu zuen.