43. Durangoko Azoka

Ahotsenea, sortzaileen gunea” sortu zen. Abenduaren 6an, Elkartegiaren atzean egokitu zuten espazioan egin zituzten aurkezpenak eta solasaldiak. Hurrengo urteetan egitasmoa sendotzeko hazia erein zuten.

Edizioko gai nagusia irudia izan zen. Horren harira, irudi btxia utzi zuen azokak: Laudioko IES Canciller Ayala ikastetxeko ikasleek zinemarako eta ikuskizunetarako egiten dituzten makillajeak erakutsi zituzten zuzenean.

Herrialde gonbidatua: Finlandia. Salla Jänerfelt Finlandiako literaturan doktorea etorri zen azokara; hango literaturgintza ez ezik, hezkuntza sistemak suomiera hizkuntzaren berreskuratzean izan duen garrantziari buruz jardun zuen hitzaldian.

Argizaiola Juan Zelaiari eman zion Gerediagak. Urteetan euskara eta euskal kulturgintzan egin zuen isilpeko lanaren eskerrona agertu zion horrela.

Kartelaren egilea Aritz Zabala izan zen, Gizon ikustezina azokan izeneko lana aurkeztu zuen lehiaketara.

barikua 220 copia (Copy)