41. Durangoko Azoka
Gai nagusia bidaiak izanik, euskal bidaiarien testigantzak jaso ziren mahai-inguru batean eta zenbait musikarik munduan barrena eginiko birak aztertu zituzten. Gainera, Kirmen Uribek egin zuen sarrera hitzaldia.
Urte hartan Esloveniako literatura gonbidatu zuten, Euskal Idazleen Elkartearekin elkarlanean.
Felipe Arrese Beitiari omenaldia egion zitzaion, bertso saio baten bidez. Xabier Amuriza, Sebastian Lizaso, Igor Elortza eta Unai Iturriagak abestu zuten.
Jakin aldizkariak 50 urte bete zituen, eta ibilbide hori omentzeko helburuz Argizaiola saria eman zien Gerediaga elkarteak.
Azokako kartela Miriam Peña artistak sortu zuen.