33. Durangoko Azoka
Ekintzen egitarauaren ardatza Fray Juan Zumarragaren heriotzaren 450. urteurrena izan zen. Haren omenezko zumar bat landatu zuten Ezkurdin.
Egitarauaren bestelako ekitaldietan, 'Euskararen historia beltza' hitzaldia eskaini zuen Joan Mari Torrealdaik.
Azoka digitalizaziorantz zihoan, eta “Durangoko azoka munduan zehar, interneten bidez” proiektuaren aurkezpena egin zuen Gerediagak. Webgunea martxan ipintzen ari ziren.
Raquel Hernandezek ilustratu zuen azokako kartela.