24. Durangoko Azoka
24. edizioan antzerkia hartu zuten Azokako ardatz. Irekiera-ekitaldian hitzaldia egitea ohikoa zen arren, Koldo Amestoy kontalariak istorio bat kontatuz egin zien ongietorria bistariei. Antzezlan ugari eskaini ziren talde ezagunen eskutik: Kukubiltxo, Taupada, Maskarada, Sebastopoleko titiriteroak, Ekekei eta abar.
Kazetaritzaren inguruko topaketan euskarazko egunkari bat argitaratzeko aukerak aztertu zituzten 40 bat lagunek. Ondoren, “Euskaldun Gazetarien Elkartea” sortu zuten. Zoritxarrez, elkarte hura jaio eta gutxira desagertu zen.
Ediziorako irudia Fernando de Vicente margolariak ondu zuen.