20. Durangoko Azoka

Jende-pilaketari aurre egiteko, antolatzaileek bi gune prestatu zituzten: merkatu-plaza liburuak erakusteko eta Andra Mariko elizpea musikarako.

Urte hartan Espainiako Gobernuak dekretatu zuen abenduaren 6a Espainiako Konstituzioaren eguna izango zela, jaieguna beraz, eta erabaki horren ondorioz sortu zen Hegoaldean “abenduko zubia”, zeinetan egin den geroztik Durangoko Azoka.

Azoka-egunak aitzakiatzat hartuta, “Euskal Idazleen Elkarteak” eta Bizkaiko “AEK”-k batzarrak egin zituzten. Abenduaren 7an Joan Mari Torrealdaik hitzaldi bat eman zuen “Euskal Telebista eta euskara” ardatz hartuta.

Jaime Vicario artista izan zen 1985eko ediziorako kartelaren egilea.

1985 Durangoko Azoka026