15. Durangoko Azoka

Data-aldaketa gauzatu zuten antolatzaileek. Domusantu eguna lanegun bihurtu zenez, erabaki zen azoka Sortzez Garbiaren inguruan egitea, abenduaren hasieran alegia.

2.276 liburu (horietatik 380 berriak) eta 144 disko egon ziren. Inoiz baino stand gehiago (75). Eskaintza ugaritu egin zen, baina ikusleak ez, antza.

Urtero argitaratutako liburu eta diskoei ematen zizkieten sarien inguruan eztabaidak behin eta berriro sortzen zirenez, 1980ko edizioan sariak bertan behera uztea erabaki zuten.

Edizioko kartela Gerediaga elkarteak berak ekoitzi zuen.

Azoka 6-12-1980