58. Durangoko Azokan, azaroaren 29an, goizeko 9:00etatik 14:00etara Durangoko Plateruena Kultur Aterpean.
Aukeratutako proiektuen ordezkariek 10 minututan egingo dituzte bere musika-proiektuen aurkezpenak. Zuzeneko emanaldiak dituzten aurkezpenak lehenetsiko dira. Horretarako, aretoak musika set bat izango du. Beste material batzuk ere erabili ahal izango dira, hala nola fitxak, ikus-entzunezko euskarria…
Hautatutako taldeek eta/edo artistek 100 euroko laguntza jasoko dute Musika Bulegotik, dietak eta joan-etorriak ordaintzeko.
Aurkezpenak euskaraz egingo dira.
Haien jarduera profesionala musikagintzan burutzen duten eta fakturatzeko ahalmena duten musikariak, sustatzaileak, agentziak, managerrak, diskoetxeak, etab.
Musika Bulegoko profesionalek eta Durangoko Azokako ordezkaritzak osatutako lan batzorde batek aukeratuko ditu proiektuak. Batzordeak honako alderdi hauek izango ditu kontuan aukeraketa bat egin beharra egon ezkero.
Haien lanak DA Pro jaialdian aurkezten dituzten talde eta artista gazteak MusikaGaz Fest jaialdiaren bigarren edizioan parte hartzeko hautatuak izateko aukera dute. Ekimen hau posible da Amorebieta-Etxanoko Udalaren, Gerediaga Elkartearen eta Musika Bulegoaren arteko lankidetzari esker.
Jaialdia 2024ko urtarrilaren 27an izango da Amorebieta-Etxanoko hainbat agertokitan, eta DA PRO jaialdian parte hartzen duten artista hautatuek kartela osatuko dute, topaketan aurkeztutako katxea errespetatuz.
MusikaGaz Festen parte hartzeko hautatuak izateko, musikariek edo sortzaileek 35 urte baino gutxiago izan beharko dituzte bakarlari izanez gero, edo taldearen % 80k adin hori gainditzen ez duten pertsonek osatu beharko dute.
Iaz, jaialdiaren antolakuntzak Durangoko San Agustin antzokian aurkeztutako 12 proposamenetatik sei programatu zituen.
Urriaren 31ko 14:00ak arte izena emateko epea egongo da. Musikariek formulario honen bidez eman beharko dute izena. Programatzaileek berriz hemen egin dezakete izen ematea.
Zalantzak eta informazio gehiago: ruth@musikabulegoa.eus
Antolatzaileak
Babeslea
Laguntzailea