Euskal literatura Valentziako Liburu Azokan izan da

2023/05/08

Euskal literatura Valentziako Liburu Azokan izan da

Apirilaren 27tik maiatzaren 8ra egin da azoka eta, apirilaren 30ean, Mariasun Landa eta Fito Rodríguez autore gonbidatuek topaketa batean parte hartu dute euskal literatura garaikidea aurkezteko.

Aurten Durangoko Azokak beteko dituen beste edizio izan ditu Valentziakoak. Azokaren 58. edizioan, Fira del Llibre fundazioak eta Etxepare Euskal Institutuak hitzarmena sinatu dute Euskal Idazleen Elkartea eta  Durangoko Azokaren laguntzarekin. Hemendik aurrera, Valentziako Liburu Azokak urtero euskarari, galegoari eta asturiarrari jardunaldi bat eskainiko die.

Ekimen honek hizkuntza gutxituetan idazten den literaturari ikusgarritasuna ematea du helburu, kultura hispanikoaren aniztasunaren erakusleihoa zentzu zabalean erakusteko. Lanak jatorrizko hizkuntzan eskuragarri egongo dira, gaztelaniazko eta valentzierazko itzulpenez gain.

Apirilaren 30ean, euskal literatura garaikidea aurkezteko ekitaldia egin zen. Bertan Mariasun Landa eta Fito Rodriguez euskal idazleek parte hartuko zuten. Topaketaren moderatzailea, Aritz Galarraga idazlea, euskarazko literaturaren kritikaria eta Kataluniako eta Euskal Herriko unibertsitateen arteko irakaslea izan zen. Ekitaldian Valentziako hainbat erakundek eta Valentziako Liburu Azokaren lehendakariak, Maria Bravok, parte hartuko zuten.