Azokak liburudendetan jarraipena izango du "Zu non, han DA!" ekimenaren bidez

 

Azokak liburudendetan jarraipena izango du "Zu non, han DA!" ekimenaren bidez

Durangoko Azokako 57. edizioa abenduaren 7tik 11ra antolatuko da aurten. Bi urte berezien ostean, Azokak bere ohiko formatua berreskuratuko du: erakusmahaiak Landakogunean, hamaika jarduera Azokako gune ezberdinetan, Ikasle Goizeko tailerrak... Azokak bere "unibertsoa" berreskuratuko du edizio honetan!

Baina betiko formatuaz gain, Azokak pandemia garaian bultzatutako hainbat ekimenekin ere jarraituko du. Abenduaren 7tik 10era martxan egongo den online dendaz ez ezik, "Zu non, han DA!" proiektuari esker, Azokak jarraipena izango du Euskal Herriko liburudendatan abenduaren 11tik 23ra arte. Bertan, Landakogunean eskuragarri egon diren nobedadeak topatu ahal izango dira. Iaz, esate baterako, Euskal Herri osoko 150 saltokik parte hartu zuten egitasmo honetan, "kulturaren plaza" Balmasedatik Agurainera eta Lizarratik Baionara hedatuz.

Aurten, gainera, "Zu non, han DA!" programa berritasunekin dator, lehenengo aldiz liburu aurkezpenak ere antolatuko direlako liburudendatan, sortzaileen eskutik. 

Saltoki modura egitasmo honetan parte hartu nahi baduzu, galdetegia bete dezakezu urriaren 31 baino lehen.