Kantu baten sorreratik hau oholtzara edo entzuleen belarrietara eramateko bidean asko dira artistak egin beharreko hautuak: Norentzat egiten ditu kantuak? Nola ekoizten ditu, eta nola banatu? Zein oholtza okupatu nahi du eta non ez du egon nahi? 50 urteko ibilbideak hauetako asko erantzun behar izan ditu Anje Duhalde arrangoiztarrak. Errobi eta Akelarre talde mitikoetako kide izan da eta bere izenpean ere atera ditu dozena bat disko. J Martina musika taldeko kide da Kattalin Barcena larrabetzuarra. Konpromiso politikoa eta sorkuntza artistikoa elkar uztartuta garatzen ditu bertan. BeƱat Bidegain musikari ondarrutarra Dena taldeko kide da eta Mahl Kobat izenpean abiatu zuen 2024an bakarkako ibilbidea. Ondarruko "Betepaeta" kolektiboan ere badabil burubelarri. Eta anabasa honetan gidari eta bidelagun, Amets Aranguren.