Istorio desegokiak
Iriondo González, Eduardo
Ubicación en la feria: Goienkale 031-034
19 €
Año: 2025
ISBN: 9791387673192
Colección: Relatos
Euskarria: Liburua
Descripción
Istorio “desegokiak” dira. Batzuetan gizonak lotsagarri geratzen dira: "mahai gonadunaren kasu harrigarria" (halakorik!), "karlos igaztuaren erizainaren ahalduntzea" (eneeeeei!), edo "imajina eta pendulua" (ipuin trajipatetikoa!) narrazioetan, esaterako. Eta "engainuaren trebezia ebolutiboa" narrazioan bertan. xamurtasunareko lekua ere badago "istorio sortzaile ikusiezinak" ipuinean (osaba eta lehengusin laburra; maitagarriak biak). "Hizkuntza hiltzaileak" narrazioan hizkuntzarekiko jarrera hipokritak eta zabarrak agerian geratzen dira, hilketa bat tartean dela. "Powel's dotrina" inbasio gerren alegoria komikoa da, hiri-tribu batzuen gerra-jolasak erabilita (skinak, underpunkak, tribuen argota…). " Justizia zuzena..." ipuinean justizia eta epaileak ez dira loriatsu irtengo; "Bab" basamortuan; badaezpada. "Izuaren zuloan" modu berezian narratutako thrillerra da. Hiltzailerik behar al da hiltzeko? Ohikoak ez diren gaiak eta ikuspegiak umorez, jakinminez eta prosa dotorez tratatuak, garraztasun ukitu batez beti.





