Buscador avanzado de la tienda

Nork erran eni

Erromintxelak

Discográfica: Gaztelupeko Hotsak

Ubicación en la feria: Musikaren plaza 035, 036

10 €


Año: 2025
Euskarria: CD
Descripción
Erromintxelak 2021ean Arrasaten sortutako swing taldea da. Aurretik, proiektu ezberdinetan elkarlanean aritutako musikariak dira. Partaide guztiek musika ikasketak dituzte eta eskarmentu handiko musikariak dira bai estudioan, baita zuzenekoetan ere. Gaur egun, irakasle dihardute Euskal Herriko musika eskola zein kontserbatorioetan.
Jon Garcia (ahotsa eta gitarra), Iñigo Zubizarreta (manouche gitarra), Aitor Moreno (kontrabaxua), Jokin Vitoria (washboard, bonboa eta ahotsak), Andoni Aizpuru (saxo sopranoa) eta Daniel Apodaka (biolina) dira taldekideak. Euskaraz egindako abestiak eta instrumentu akustikoekin inprobisatuz, ikuskizun paregabea eskaintzen dute. Swing eta gipsy musikaren ezaugarri dibertigarrietan oinarrituz, ikusleak dantzan jartzen dituzte.

2023ko abenduan, Kaki Arkarazorekin Garate Estudioetan grabatutako lehen singlea kaleratzen dute, "Esperoan" deituriko bigarren bideokliparekin batera. 2025eko irailean, beraien lehen lan luzea kaleratzen dute "Nork Erran Eni" izenekoa, izen bereko bideokliparekin batera. 

Productos similares