Dendako bilatzaile aurreratua

Atlas de Navarra 2023 : carreteras, turismo y medio ambiente

Tracasa Instrumental S. L.

Argitaletxea: Nafarroako Gobernua

13 €


Urtea: 2023
ISBN: 978-84-235-3632-0
Euskarria: Liburua
Deskripzioa
"Nafarroako Atlasa", 2005eko abenduan lehen edizioa izan zuenetik, balio handiko tresna izan da Nafarroako lurraldea hedatzeko eta ezagutzera emateko. Lehen edizio hartan planteatu zen helburua izan zen, hain zuzen ere, Nafarroako kultura eta ingurumen aberastasun eta aniztasuna hurbilaraztea errepideen bidez. Eta helburua lortu dela esan daiteke.

Alabaina, lurraldea etengabeko aldaketa eta eboluzioan dagoen errealitatea izaki, beharrezko ikusten da edizio berri bat egitea eta, bertan informazio turistikoa bezalako interes handieneko alderdiak nabarmentzea. Horrekin batera, mapak hainbat eskalatan eguneratu dira, azken urte hauetan abian jarri diren azpiegitura garrantzitsuak barne hartuz.

Atlasaren egitura mantendu da, informazioa hiru ataletan banatuz: errepideak (1/850.000, 1/250.000 eta 1/75.000 mapak, Iruñeko ortofotomapa, kale-mapak...),  turismoa (turismo bideak) eta ingurumena ("Batasuneko Garrantzizko Lekuak" eta "Natura 2000 Sarea" osatzen duten tokiak, interpretazio zentroak, behatokiak eta ibilbide luzeak).

Antzeko produktua