Lege oharra

Helburua

Web orrialdea erabiltzeak, erabilpen-baldintza orokor hauek erreserbarik gabe onartzen dituzula eta bere osotasunean ulertzen dituzula esan nahi du. Web orrialdean nahiz bertan eskaintzen diren zerbitzuak ez dituzu legearen aurka joan litezkeen jardueratarako erabiliko, eta baldintza orokor hauek une oro errespetatuko dituzu. Legearen, fede onaren edo baldintza hauen aurkako jardueraren bat antzemanez gero, Gerediaga Elkarteak web orrialderako sarrera eten dezake, edozein momentutan.

Gerediaga Elkartea da web orrialdearen arduraduna, eta jarraian aurkezten dugun dokumentua jarri du erabiltzaileen esku, Informazioaren Gizartearen Zerbitzuei eta Merkataritza Elektronikoari buruzko 34/2002 Legea betetzeko eta erabiltzaileei web orrialde honen erabilpenaren inguruko baldintzen berri emateko.
Gerediaga Elkarteak eskubidea dauka web orrialdean agertzen diren informazioak aldatzeko, aurretiko abisurik eman gabe, eta nahikoa izango da web orrialdean argitara ematea.

Gerediaga Elkarteari buruz

Gerediaga Elkarteak bere identifikazio datuak eskaintzen dizkizu, web orrialdearen erabiltzaile zaren hori, zure konfiantza areagotu eta elkarren arteko harremanak hobetzeko asmoz.

Izen soziala: Gerediaga Elkartea
Helbidea: Larrasoloeta 3, 48200 Durango (Bizkaia)
IFK: G48113153
Telefonoa: 946 81 80 66
Helbide elektronikoa: gerediaga@gerediaga.eus
Domeinuaren izena: gerediaga.eus
Euskadiko Elkarteen Erregistroan inskribatuta 1966ko ekainaren 1ez geroztik, 96 erregistro zenbakiarekin.

Datu pertsonalen babesa

Gerediaga Elkarteak zure datu pertsonalak komunikazioetarako eta estatistikak prestatzeko erabiliko dituela onartzen duzu, berariaz eta erreserbarik gabe. Zure datuak ez dizkiogu inolaz ere hirugarren bati emango zure baimenik gabe.
Edonork ikusi, zuzendu edo ezaba ditzake bere datuak; tratamendua mugatu, datuen aurka jo eta datuak testuinguru informatiko batetik bestera pasatu ere bai. Horretarako, gure bulegoetara (Larrasoloeta 3, 48200 Durango, Bizkaia) edo gerediaga@gerediaga.eus helbidera idatzi beharko diguzu, eta zein eskubide baliatu nahi duzun adierazi. Informazio gehiago nahi baduzu, ikus www.gerediaga.eus.

Gerediaga Elkarteak beharrezko neurriak hartu ditu, teknikoak eta antolaketaren ingurukoak, bere esku dauden datu pertsonalen seguritatea eta osotasuna bermatzeko; eta neurriak hartu ditu baita ere, datuak ez galtzeko eta baimendu gabeko pertsonek datu horiek ez ikusteko edo/eta ez aldatzeko.

Ardurak

Gerediaga Elkarteak ez du erantzukizunik izango web orrialdean hirugarren batzuek egin ditzaketen ekarpen edo aldaketetan, hala nola foroetan, txatetan, blogetan, e.a.-etan. Dena dela, Informazioaren Gizartearen Zerbitzuei eta Merkataritza Elektronikoari buruzko 34/2002 Legea betetze aldera, Gerediaga Elkartea prest dago, erabiltzaileek, agintaritzak nahiz seguritate indarrek hala eskatuta, legediaren, moralaren nahiz segurtasun publikoaren aurkako edukiak web orrialdetik kentzeko edo blokeatzeko. Web orrialdean mota horretako edukiak egon litezkeela uste baduzu, horren berri lehen baino lehen Gerediaga Elkarteari ematea eskertuko genizuke.

Web orrialde honi azterketak eta probak egin dizkiogu ondo funtzionatu dezan urteko 365 egunetan, 24 orduz. Haatik, programazio akatsak egon daitezke, edo hondamendi naturalak gertatu, baita grebak edo antzekoak ere; kasu horietan, baliteke ezinezkoa izatea web orrialdean sartzea.

Jabetza intelektuala

Web orrialde hau nahiz bere programazioa, edizioa, konpilazioa, diseinuak, logotipoak, testuak edo/eta grafikoak, besteak beste, Gerediaga Elkartearenak dira, bestelakoa adierazten den kasuetan izan ezik, eta jabego intelektualaren inguruko legediak babesten ditu. Web orrialdean sartzeak ez dizu inongo eskubiderik ematen horien jabetzaren inguruan.
Web orrialdeko elementu guztiak bistaratu, inprimatu, kopiatu eta gorde ditzakezu, betiere erabilera pertsonalerako edo ikerketarako bada soilik, eta iturria aipatuz. Debekatuta dago web orrialdeko edukiak merkataritza helburuetarako erabiltzea edota horiek birsaltzea edo banatzea Gerediaga Elkartearen edo dagokion eskubideen jabearen baimenik gabe. Baimendu gabeko erabilpenena egiten baduzu, urraketa larria egingo duzu autoreek jabetza intelektualaren inguruan dauzkaten eskubideetan.

Web orrialdean agertu bai baina Gerediaga Elkartearenak ez diren diseinuak, logotipoak, testuak edo/eta grafikoak, dagozkion jabeenak dira, eta horien inguruan arazoren bat sortuko balitz, jabeek beraiek hartuko lukete horren ardura.
Web orrialde honetan jabetza intelektualaren urraketaren bat emango balitz eta horren berri eman nahiko bazenu, edo, besterik gabe, edukien inguruko iradokizunen bat egin nahiko bazenu, helbide elektroniko honetara jo dezakezu: gerediaga@gerediaga.eus.

Legeria eta jurisdikzioa

Web orrialde honen inguruan nahiz bertan burututako ekintzen ondorioz sor litezkeen gorabehera eta eztabaidak konpontzeko espainiar legeria aplikatuko da, eta, behar izanez gero, aldeek Donostiako epaitegi eta auzitegietara jo beharko dute.

Dokumentu honen klausularen bat ezeztatuko balitz ere, beste klausulek indarrean jarraituko lukete, eta aldeen borondatearen arabera nahiz dokumentu honen helburu orokorra kontuan hartuta interpretatuko lirateke. Nahi izango balu, Gerediaga Elkarteak uko egin diezaioke dokumentu honetan azaldutako eskubide eta eskumenak erabiltzeari, baina horrek ez du esan nahi, inolaz ere, horiei uko egiten dienik, Gerediaga Elkarteak berak berariazko ukapena egiten ez badu, behintzat.