Egitaraua

'Handia' efektua: zerk mugitzen gaitu?

      

Euskal film arrakastatsuen inguruko gogoeta izango da mahai inguru hau. Zergatik dute arrakasta film batzuek eta beste batzuek ez? Zergatik joan gara era masiboan “Handia” ikustera? Euskal zinema delako, jasotako kritika onengatik, militantziagatik… Zein beste euskal film kontsideratzen ditugu arrakastatsuak? Zer bilatzen du euskal ikusleak zinemara doanean? Galdera asko eta profesional eta aritu taldea izango dugu mahai inguruan, erantzun bila, eta erantzunik ez badugu ere hausnarketa eginez.

Antolatzailea: Zinea SORTZEN - zinea.eus

Hizlariak: Angel Aldarondo, Amaia Serrulla, Santi Leoné, Iratxe Fresneda eta Zigor Etxebeste

Moderatzailea: Maialen Goñi 

Itzuli