Bilaketa aurreratua

Euskal kultura berreraiki zen garaia : 60ak eta 70ak

Gandara Sorarrain, Ana

Argitaletxea: Euskal Herriko Unibertsitatea

2021

978-84-1319-298-7

Bilduma: Mikel Laboa Katedra Bilduma

Deskripzioa

Gaur egungo euskal kultur sistema ulertu ahal izateko ezinbertzekoa da euskal baliabide sinboliko garaikideak bilakatu ziren garaiari erreparatzea: 60 eta 70ei. Hala, euskal komunitateak bizi izan duen azken kultur birmoldaketa nagusia ulertu nahian idatzitako lana da esku artean duzuna. Horretarako, euskal baliabide sinbolikoak landu dira euskal komunitatearen garapenarekiko elkarrekikotasunean. Horregatik, baliabide sinbolikoen azterketarako E. Cassirer, P. Bourdieu eta J.B. Thompson baliagarri izan badira ere, komunitatea izan da ardatz; horiek horrela, etnosinbolismoa hautatu da tresna teorikotzat, A.D. Smith eta M. Guibernau erreferentetzat hartuta. Oinarri horiek ahalbidetu dute euskal komunitateak 60-70etan biziriko katarsi kulturala ikertu ahal izatea estatu barneratzailearen baitan.

Urteko produktuak