Bilaketa aurreratua

Basker. 1960ko hamarkadako euskal kulturari buruzko suediar dokumentalak = Documentales suecos sobre cultura vasca en la década de 1960

Grenholm, Dan / Olson, Lennart / Vallejo Ruiz, Asier

Argitaletxea: Euskal Herriko Unibertsitatea

2016

978-84-9082-477-1

Euskarria: DVD

Deskripzioa

1963ko urtarrilean eta otsailean, Dan Grenholm eta Lennart Olson erreportariek Euskal Herria bisitatu zuten hainbat astetan zehar, eta euskal kulturari eta folkloreari buruzko bi laburmetraia dokumental etnografikotarako filmazioa egin zuten. Basker eta Bonde i Baskerland filmak Sveriges Radio TV suediar telebista publikoan eman ziren urte bereko udan. Mende erdi baino gehiagoz galduta egon ondoren, harribitxi zinematografiko bihurturik datozkigu bueltan lan biak, 1960ko hamarkadako Euskal Herriaren inguruko irudi apartak eta ikuspegi bitxia eskainiz. Euskarazko, gaztelaniazko, frantsesezko nahiz ingelesezko azpitituluekin ikus daitezke film digitalizatuak. 

Urteko produktuak