Katalogoa 

Helize

Begoña Garaizar, Mikel / Iñaket

Argitaletxea: Harriet

2020

978-84-122505-0-3

Deskripzioa

Lehen Mundu Gerra. U-boot alemaniarrek Britainia Handiaren inguruan blokeo zorrotza ezarri dute. Zeharo arriskutsua da bertako uretan nabigatzea eta oso zaila minak eta urpekoak saihestea. Germaniar itsaspeko beldurgarriek gerra hasi zenetik makina bat ontzi hondoratu dizkieten arren, Bizkaiko ontzi-konpainien jabeek euren ontziak britainiar uharteetara bidaltzen dituzte behin eta berriro, horrek ekartzen dizkien onura ekonomiko handiengatik.

Felix Gorostola euskal ontzi-jabe eta filantropo handiaren Artaun ontzia Glasgowrako bidean da. Baina hezurretaraino anglofiloa den Felixek ez daki germaniarrek bere musu garbietan amarrua prestatu diotela. Beren aurkari politikoen laguntzarekin, operazio sekretu bat martxan jarriko dute, non eta bere ontziolan! Kezko gortina lehia handiko bi talderen arteko football match bat izango da, Jolasetan jokatuko den Athletic eta Arenasen arteko partida.





Urteko produktuak