Bilaketa aurreratua

Tutik ere ez dakigu : unibertso ezezagunerako gida bat

Cham, Jorge / Whiteson, Daniel

Argitaletxea: Euskal Herriko Unibertsitatea

2021

978-84-1319-347-2

Bilduma: ZIO - Zientzia Irakurle Ororentzat

Deskripzioa

Gizadiak mundu fisikoari buruz duen ezagutza hutsunez beterik dago. Ez dira horiek, alabaina, hutsune txikitxo batzuk, hola-hola ez ikusi egitekoak, baizik eta izugarrizko leize hondogabeak munduaren funtzionamenduari buruzko gure ideia oinarri-oinarrizkoetan. Jorge Cham komikilariak eta Daniel Whiteson partikula-fisikariak elkar harturik ekin diote unibertsoari buruz ez dakigun hori guztia arakatzeari: kosmosaren ezagueran ditugun zulo itzelak, alegia. Fisikako misteriorik handienetarako gida goitik beheraino irudiz apaindu hau, halaber da baliagarri badakizkigun baina korapilatsu diren hainbat gauzaren katramilak askatu eta argitzeko: hasi quark eta neutrinoetatik, eta uhin grabitazional eta zulo beltz lehergarrietaraino. Umore eta atsegin bizian, hor garamatzate Cham eta Whitesonek bazter jakinik eta mapa zehatzik gabeko lurraldetzat ikustera unibertsoa, oraindik ere esploragai guretzat. 

Urteko produktuak