
Ez da horren sinplea
Lopetegi, Jexuxmai
Diskoetxea: *Zart
Urtea: 2022
Euskarria: CD
Deskripzioa
Ez da horren sinplea da Jexuxmai Lopetegi abeslari eta gitarrista beteranoaren azken lana.
*ZART zigiluaren babesean, Harkaitz Canoren testuek hartzen dute abestien gehiengoa eta herriko lagunen presentzia ere badu disko honek: Anjel Lertxundiren duela 50 urteko Azeituna bat eta lau baxoerdi poemaren egokitzapena eta bederatzi musikari zarauztarren parte hartzea (Antton Sarasua, Unai Lopetegi, Maria Armendariz, Mikel Lazkano, Andoni Garzia, Iosu Isasti, Iñigo Isasti, Beñat Isasti eta Ander Zulaika).