Bilaketa aurreratua

Aireratzen

Esanezin

Diskoetxea:

2021

Euskarria: cd

Deskripzioa

Esanezin Ianire Aranzaberen (Altzagarate, 1999) bakarkako proiektua da; 2019an Oriol Flores (Bartzelona, 1979) musikariarekin batera; ekin zioten lehen abestiak konposatzeari, eta 2021eko maiatzaren 14an kaleratu du “Aireratzen” bere lehen EPa, crowdfunding kanpaina bati esker. 
 
"Aireratzen" Esanezinen estreinuko lana da, popa oinarri duten 7 abesti pertsonal eta intimoz osatutako bilduma. Barrutik kanpora kontatutako istorioen bidaia suposatzen du, noraezetik aireratzera iritsi arte. Bidaia gitarra eta Ianireren ahots soilaz hasten da eta diskoak aurrera egin ahala instrumentu eta geruza ezberdinak gehitzen dira, doinu lasaiekin hasi eta erritmo biziagoekin amaituz.
 
Urte honetan zehar bakarka akustikoan diska aurkezten ibili ostean banda osatu du eta lehen aldiz Durangoko Azokan arituko dira, Arri Iraeta baterian, Yeray Gascon gitarran, Iñigo Asensio teklatuan eta Ianire bera ahotsa eta gitarra akustikoan.

Urteko produktuak