Bilaketa aurreratua

Besterik ez

Ekiñe

Diskoetxea:

2021

Euskarria: CD

Deskripzioa

Arrasatekoa naiz, eta kontzertutara ni (Ekiñe) bakarrik joaten naizen arren, nire azken lana beste pertsona batzuekin osatzen dut: Maialen Oleaga (ahotsa eta baxua), Goiatz Salbador (ahotsa eta gitarra), Olatz Urkia (kajoia) eta Uxue Alkorta (gitarra elektrikoa). Ez zait gustatzen nire musikari etiketak jartzea, ezta definitzea zein motatakoa den, baina akustikoa dela esan dezaket, lasaia. Bakarrik jo izan dut beti, bertsioak jotzen, nire abestiak sortzen hasi nintzenera arte. Kontzertuak ematen jarraitu nuen, maketatxo bat grabatzea erabaki nuenera arte, “Besterik ez” deiturikoa, eta hor aurretik azaldu ditudanak lagundu zidaten abestiak gorpuzten.

Urteko produktuak