Bilaketa aurreratua

Gure faunari eta florari begira : 1/ Ornodunak : Urumea bailarako natura eta ahozko ondarea : euskara, ezagutza, sinesmenak…

Agirre, Eñaut / Sanz-Azkue, Iñaki

Argitaletxea: Aranzadi Zientzia elkartea ; Dobera Euskara Elkartea

2021

978-84-17713-43-0

Deskripzioa

Hari mataza berean txirikordatuak iritsi dira egundaino euskara eta natura. Eta hala jaso ditugu guk, belaunaldiz belaunaldi eta ahoz aho igaro den ahozko ondare aberats baten forman; kondaira, sinesmen, ipuin edota kopla zahar gisan. Euskal gizarteak mendeetan zehar bere inguruari begiratzeko izan duen moduak sortu duelako lotura bat inguratzen duen paisaiarekin, eta loturak, hizkuntza bat, naturatik edan duena.
 
XXI. mendean, ingurumenaren, euskararen eta gizartearen arteko harremana fokuan jarria dugun honetan, hari horri heldu diogu, eta tira. 10 urtetako lanaren ostean datorkigu “Gure faunari eta florari begira” liburua. Urumeako eta Euskal Herriko gizartetik jaso duguna, berriz ere gizartera itzultzeko asmoz.    

Urteko produktuak