Katalogoa 

Iparretarrak : erakunde politiko armatu baten historia

Bidegain Aire, Eneko

Argitaletxea: Zortziko

18 €

2020

979-10-95492-28-3

Deskripzioa

Iparretarrak (IK) erakundeak hainbat ekintza armatu egin zituen Ipar Euskal Herrian, eta baita Frantzian ere, 1973tik 2000ra. Ekintza haien bitartez, Ipar Euskal Herriko euskal kontzientzia iratzartzea lortu zuen, indar kontserbadoreak nagusi zeuden garaian eta eremuan. Lehen ekintza Bankako enpresa bateko gatazka sozial batekin loturik egin zuen. Ondoren, turismoari ematen zitzaion erabateko lehentasunaren kontrako atentatuak egin zituen, baina baita Frantziako administrazioaren kontrakoak, poliziaren zapalkuntzaren kontrakoak edota etxebizitzen prezioen espekulazioaren kontrakoak ere, betiere ahalegin guztia eginik inor ere ez zauritzeko. IKk bere burua erakunde politiko-armatu ezkertiar eta abertzale gisa aurkeztu zuen. Ekintza armatuez gain, IKk gogoeta politiko sakonak egin zituen Euskal Herriaren zapalkuntzaren arrazoi eta ondorio politiko, ekonomiko edo kulturalei buruz. Ipar Euskal Herriarentzako autonomia proiektu mamitsu bat landu zuen. 
Liburu honetan, beraz, analisi politiko xehe horiez gain, erakunde armatu baten gorabeherak agertzen dira: indarkeria erabiltzeari buruzko eztabaidak, ETArekiko gorabeherak, atxiloketak, ihesak, heriotzak, desagertzeak... Halaber, Frantziako Barne ministerioarekin izandako harremanak ere aipatzen dira, edota Popo Larre militante desagertuari buruz egindako azken bilaketei buruzko xehetasunak. Egileak berrogei bat elkarrizketa egin ditu liburu honetarako, besteak beste IKko militante ezagunenek (Filipe Bidart, Ttotte Etxebeste, Gabi Mouesca...) lehen aldiz hitz egin zuten liburu honetarako. Beste kide eta hurbileko askoren hitzez gain, IKren kontra aritu ziren polizia eta epaile batzuen lekukotasunak ere badaude. 

Urteko produktuak