Bilaketa aurreratua

Ideiekin liskarretan

Irkaia

Diskoetxea: Gor Diskak ;

2021

8436020187797

Euskarria: CD

Deskripzioa

Irkaia 2015ean proiektu gisa jaio zen arren, 12 urtez elkar ezagutzen duten pertsonek osatzen dute. Musika talde desberdinetako kide izan ondoren, Lizarrako (Nafarroa) mutilak, zerbait berria sortzeko kezka izan zuten Enter Shikari, Buitraker edo Ekon bezalako taldeak erreferentziaz hartuz.Ordura arte jotako estiloetatik urrunduz, elektronikarekin ausartu ziren, aukera berri ugari zabalduz.
2 urte abestiak prestatzen aritu ondoren, lehenengo CDa grabatu zuten entsegu gelan, 2017ko udaberrian Aitor Sarriarekin (ahots grabaketa, nahasketa eta masterra). Hilabete batzuk geroago (2017ko ekaina) Lizarrako Gaztetxe Pinupean eman zuten haien lehen kontzertua Irkaia izenpean.
Orduz geroztik bere zuzeneko kementsua eskaini dute Euskal Herriko hainbat tokitan.2021ean jada, eta pandemia baten erdian, crowfounding kanpaina bet abian jartzen dute beraien 2. diskoa izango dena editatzeko. Ekarpenak ireki eta egun batzuetara, haien proiektua aurrera ateratzea lortzen dute . Bigarren disko hau urte bereko udan kaleratu zen.

Urteko produktuak