Katalogoa 

Sanferminetako azken erritua: Villavesaren entzierroa

Ozaita Azpiroz, Josu

Argitaletxea: Udako Euskal Unibertsitatea

2020

978-84-8438-728-2

Deskripzioa

Antropologoa sanferminetan barneratuko da 10 egunez, 213 orduz, jai hauek «ofizialki» amaitu osteko hurrengo goizeko ordu erdiko gertaera aztertzeko: «Villavesaren entzierroa». Sanferminetako ekimen garrantzitsuenak hala sortu dira, krakatekotik, harrikadatik: kalea-alkohola-jendea ekuaziotik. Entzierroa, txupinazoa, zuri-gorriz janztea, Pobre de mí, Riau-riau… momentuko burutazio baten harira jaio ziren, eta Villavesaren entzierroa ere hala: gaupasa egindako parrandazale batzuk autobus baten aurrean hasi ziren korrika zezena balitz bezala. Iruñeko jai berezi hauetara gerturapena da, pintzelada desberdinen deskribapena, azken uneko erritu «ganberroaren» ikerketa antropologikoa egiteko. «Ganberrada», «jaiak amaitu nahi ez izatea»... bezala ikusten da ekimen hau, erritu «huts» balitz bezala. Josu Ozaitak, aldiz, erritu hutsik ez dagoela erakutsiko digu ikerketa berezi honen bitartez. Villavesaren entzierroaren barrenean arakatuko du, pentsaezinak diren ikuspegiak azaleratzeko, kode ezkutuak deszifratuz. Erritu horri balioa eman eta huts diruditen festen aitortza da liburu hau, baina batez ere, landa-lanaren apologia.


Lan hau irakurtzean, bestela ikusiko dituzu festak, eta errituei, duten tamainako garrantzia emango diezu. Kontatuko diguzu...



Urteko produktuak