Bilaketa aurreratua

Sendabelarrek dakitena : ezagutu, bildu eta erabili

Larrea, Garbiñe

Argitaletxea: Argia

2021

Deskripzioa

Liburu honetan 45 sendabelarren propietateak ezagutzeko eta osasunaren mesedetan erabiltzeko informazio zehatza aurkituko duzu. Ukenduak, tinturak, infusioak eta abar autonomiaz egiteko azalpenak ematen ditu. Sendabelarren inguruko ezagutzan sakontzea, ikasitakoa eta jasotakoa elkarbanatzea, ekarpen berriak egitea, euren toxizitatea eta albo kalteak ezagutzea eta, batez ere, gure egunerokotasuna aberasteko balioko diguten ezagutza praktikoak eskuratzea da liburu honen egitekoa.

Garbiñe Larrea Iturralde
 Urnietan jaio zen 1976an eta Azpeitian bizi da. Naturopata kolegiatua da, nahiz eta Zuzenbidean lizentziatuz hasi zuen ikasketa ibilbidea. Irratian (Donostiako Herri Irratia) eta euskalgintzan (Euskalgintzaren Kontseilua) lan egina da eta 2018-2020 bitartean ETB1eko Txoriene saioan kolaboratu zuen. Sendabelarrena etxetik datorkion tradizioa da eta azken urteotan ikastaroak eta hitzaldi dibulgatzaileak ematen espezializatu da.

Orrialde kopurua: 280

Urteko produktuak