Bilaketa aurreratua

Izurdeen aurreko bizitza

Uribe Urbieta, Kirmen

Argitaletxea: Susa

2021

978-84-17051-81-5

Bilduma: Narratiba

Deskripzioa

Euskal kondaira zahar baten arabera, izurdeak, garai batean, pertsonak izan ziren. Izurde bilakatu ziren laminen maitale izatearren. Behin urrats hori emanda, ez zegoen atzera egiterik. Migrariari ere goitik behera aldatzen zaio bizitza herrialdez aldatzen duenean. Aldatzen zaio bizitza eta, baita ere, iraganarekin duen harremana. Izurdeen aurreko bizitza eleberriak hainbat hari narratibo ditu; idazleak New Yorkeko liburutegian egiten duen ikerketa Rosika Schwimmer sufragistari buruz; idazlearen eta haren familiaren bizitza New Yorken 2018 eta 2021 urteen artean; idazlearen haurtzaroa 80ko hamarkadan; haren bikotekide Noraren gaztaroa eta Maider lagunarekin duen harremana... Fikzioaren eta ez fikzioaren mugetan mugitzen da nobela.

Urteko produktuak