Bilaketa aurreratua

Iratxoen kantu sekretuak : errealitate areagotuan sortutako lehen pen drive musikala

Zenbait egile

Argitaletxea:

2021

Euskarria: Pen drive musikala +errealitate areagotua

Deskripzioa

Iratxoen kantu sekretuak, errealitate areagotuan (Augmented reality AR) sortutako lehen pen drive musikala da. Pen drive txartelaren barruan iratxoen kantuak daude eta baita animaziozko beren bideoklipak ere. Eta pen drive txartela mugikorraz fokatuz gero iratxoak zure begien aurrean dantzan eta kantuan hasiko dira airean, errealitate areagotu birtualari esker. Horretarako nahikoa da Gookapi.eus kanaletik aplikazioa jaistea. GOOKAPI.EUS euskara hutsean sortutako haurrentzako animaziozko lehen kanal interaktiboa da. Eta dohainik da. Garapen Iraunkorreko Helburuekin bat egiten du eta bere edukien bitartez balioak era jostagarri eta atsegin batean landu nahi ditu. Gookapi.eus-en dena da interaktiboa eta jostagarria: abentura animatuak, jokoak, eskulanak, abestiak, karaokea, ingurumena, sukaldaritza, esperimentuak, zientzia, sormena… Bertako abenturetan, zu zeu, ikuslea, izango zara protagonista, zuk erabakiko baituzu aukera bakoitzean zein bide hartu. Animo, ekin zure bidea hautatzeari!

Urteko produktuak