Bilaketa aurreratua

Bi hizkuntza garun bakarrean : euskal psikohizkuntzalaritzaren ekarpenak eta erronkak

Erdozia, Kepa / Santesteban Insausti, Mikel / Zawiszewskic, Adam

Argitaletxea: Euskal Herriko Unibertsitatea ; Udako Euskal Unibertsitatea

2021

978-84-8438-800-5

Deskripzioa

Euskaldun guztiok bi hizkuntza (gutxienez) ikasi eta erabiltzen ditugu gure eguneroko bizitzan. Baina zer eragin dauka elebitasunak hizkuntzaren jabekuntzan eta erabileran edo hizkuntzen patologietan? Nola lortzen dugu une oro erabili nahi dugun hizkuntza egokia hautatzea, edo hizkuntza batetik bestera nahi dugunean aldatzea? Eraginik ba al du gure hizkuntzaren erabileran gure bi hizkuntzek ezaugarri tipologiko bereizle nabariak izateak euren artean? Berdin prozesatzen al ditugu gure bi hizkuntzak? Liburu honetan psikohizkuntzalaritza eta neurohizkuntzalaritzaren arloetatik elebitasunari buruz lortutako azken aurkikuntza nagusiak agertzen dira modu ulergarri batean. Horretarako, elebitasuna ikertzen diharduten punta-puntako euskal ikertzaileek jarraitzeko errazak diren kapitulu hezigarriak proposatzen dituzte afasiaz, hiztegigintzaz, sintaxiaz, semantikaz edota elebiduna izatearen ondorio kognitiboez.

Urteko produktuak