Bilaketa aurreratua

Zerak

Arrieta Malaxetxebarria, Yolanda

Argitaletxea: Denonartean

2021

978-84-17940-69-0

Deskripzioa

Haur txikien kontua omen da; gurasoekiko esteka hautsi ezin duenarena. Fantasia antzeko bat.
 Nik ez dakit noiz uzten dion batek haur izateari. Badakit nerabeen multzoan sartzen nautela estatistikek, baina zer liburutan esaten da noiz agortzen den gurasoekiko lotura? Eta fantasiarena?
 Aita-amarik gabeko mundu batean urdaileko sugearekin bizitzen ikasi beharko nuke, ezinbestean. Kobazulo irensgarri bat bilakatuko litzateke gure etxea haiek gabe, batzuetan biak espazio sideralera bidaltzeko gogoa izaten dudan arren.
 Antzeko zerbait gertatzen zait fantasiarekin.
Balizko errotan irinik ez ikasi dut Euskaran, baina uste dut esaera hori zaharkiturik geratu dela; edota asmatzailea ez zela fantasiaren zalea, edo ez ziola fantasiari produktibitaterik ikusten… Eta, bai, bale, badakit zer esan nahi duen, denok ibili izan gara behin edo behin balizko errotari eragiten benetan egin beharrekoari iskin egiteko, baina batzuetan ohikotasunari iskin egin beharra dago beste ertz batzuk ikusteko, edota gauza bera beste begi batzuekin begiratzeko: «Hau horrela balitz… edo bestera balitz…». 



Urteko produktuak