
Euskal Herriko Rumba
Kilimak
Diskoetxea: Baga-Biga musika ideiak
2021
Euskarria: Cd
Deskripzioa
Kilimak taldearen “Euskal Herriko runba” diskoak protagonismo musikala izateko osagai asko ditu, jendeak alaitasuna nahi duelako, Euskal Herriak alaitasuna aldarrikatu nahi duelako, eta Kilimak entzun eta ikusi ondoren runbaren gainean festa datorrelako. Horretarako daude, besteak beste, Kilimak taldearen runba melodiak. Lelo errazak, istantean batbederak errepikatzeko entzundakoa. Testu biribilek melodiei samurtuko dizkiote lanak. Runbak nahitaez izan behar du itsaskor istantean. Kilimak taldeak gai izan da sei abestietan indar paregabe hori emateko, atxikitzeko.