Bilaketa aurreratua

Amak

Amak

Diskoetxea: Baga-Biga musika ideiak

2021

Euskarria: Cd

Deskripzioa

AMAK taldeak argitaratu duen lehen diskoak soinua du grabitate-zentro iraunkor gisa gehi euskal folkaren eta ahots polifonikoen melodietarako zaletasuna. AMAK taldeak
bere zeregina triki-pop izenez ezagutu zen inguruak zeharo atzean utzi ditu hartu duen musika ibilbidearekin. Lau amen lau trikitiri lau panderoekin batera lau ahotsen
jokuekin eraikitako kantu-kontuak dira, abesti sentiberatsu eta amaren maitasun zama barreiatuz zoko guztietan. Kalejirak, arin-arinak, balsak, baladak, trikitixak eta zortzikoak
girotzen dute diskoa. Honi guztiari, eta modu xarmargarrian, eskarmentu handiko hainbat folk musikarien ekarpenek batuko dira. Euskal iparraldean polifoniarako duten zaletasun apur bat ere badu AMAK laukoak. Melodien gainean bigarren eta hirugarren ahotsak egiteko erraztasuna dute. Testuei erreparaturik, eta orokorrean hartuta, hausnarketarako gogoeta asko aldarrikatu nahi ditu. Baina guztien gainetik emakumearen eta amatasunaren ideia dago. Letren azterketa egin ondoren, Simone de Beauvoir pentsalari eta idazleak aldarrikatutako “emakumearen eraikuntza kulturala” bat etor daiteke AMAK
taldeare idatzitakoarekin.

Urteko produktuak