
Eman ez genuen kontzertua
Skakeitan
Diskoetxea: Mauka
2021
Euskarria: Cd
Deskripzioa
Skakeitan taldeak “Eman Ez Genuen Kontzertua” izeneko lana aurkezten du. 2020an Covid-19aren pandemiaren eraginez bertan behera utzi behar izan zuten “Nola Galdu Denbora” diskoaren aurkezpen bira zein egitasmo ororen inguruko erretratu bat. Eman ezin izan zuten kontzertu hori ikuslegorik gabe grabatu eta hamabi kantutan laburbildu dute, Juantxo Arakama (Glaukoma), Juanjo Berasain (Ezpalak) eta Xsakara musikarien kolaborazioekin, horrela aurreratu ahal izan zuten “Eman Ez Genuen Kontzertua” minidokuan, Gaztea Irratiaren kolaborazioarekin gauzatu zena, Badator eta Arriguriren gidaritzapean.
Gainera, zuzeneko kantu hauetaz gain, estudioan grabatutako eta orain arte argitaratu gabeko bi abesti dakartza lan honek, Ruben Caballerorekin batera ekoiztuta eta Haritz Harreguyk bere estudioan grabatuta eta nahastuta.