Euskal Herriko gazteluak : Gipuzkoa
Arrieta Valverde, Antton
Argitaletxea: Arrieta Valverde, Antton
2021
978-84-09-26410-0
Deskripzioa
Gipuzkoako gazteluen errolda berri honek Erdi Aroko eraikuntza militar mota horren kopurua hogei izateraino igotzen du, 2006an 12 besterik ez zirenean. Aurkezten diren berrietatik sei berriki aurkitu ditu egileak berak. Ekarpen berriek sendotu egiten dute adituek eraikin horien eta abelbideen eta larreen arteko lehendik antzemandako harreman estua, nahiz eta baten bat meatze-ustiategiekin lotu daitekeen.
Baina gotorlekuen kopuruaren gehikuntza horrek ez die oraindik erantzunik ematen hainbat galderei, are zorrotzago bilakatzen dira ere: nortzuk eraiki zituzten gaztelu horiek? Ba al zegoen gaztelu nagusi eta menderaturik? Bide bat zedarritzen zuten guztiak erakunde berekoak al ziren? Liburuaren bigarren zatian, gotorleku gehiago aurkitzeko aukerak jasotzen dira, toponimiaren, dokumentu-aipamenen, aztarnategi arkeologikoen, aurkitutako hormen eta abarren arabera, batik bat lurraldearen iparraldean, non, bitxia bada ere, egun gaztelu gutxiagoen berri dugu hain zuzen.