Bilaketa aurreratua

Mamutxa alaiak : Turturturtur zorri familia

Fruchon, Anne / Goupille, Andre

Argitaletxea: Zortziko

2021

979-10-95492-42-9

Deskripzioa

Mamutxa ttipi eta alai hauei ongi begiratzean, ikusiko dugu bakoitzak bere nortasun berezia duela. Lehenik, Antton erlamandoa dugu, aski lasaia eta hegaldi ikusgarriak egiten dituena eta usain on eta goxoetan egiazko aditua dena. Maddi armiarma, berriz, lanean ari da beti, eta egunean zehar beti badu zerbait egiteko. Ganix kurkuilua lasai eta alferra da, irudiz, baina ez da, neholaz ere, horrelakoa; abenturazalea da, eta horretaz gain biziki esploratzaile on, pixkor eta trebea. Pantxika kattalingorria ttipi-ttipia den arren, beti laguntzeko prest dago eta biziki atsegina, eskuzabala eta gisakoa da. Turturturtur zorri familiakoak beti solasean, beti hizketan ari dira, etengabean, edozein gauzataz, gainera, berritsu handiak dira, baina horretaz gain badakite lan egiten arazoak konpontzeko eta egoera txarrak eragozteko. Txioti papogorria hegalari handia dugu, alde batetik bestera, gelditu gabe, ibiltzen den horietakoa. Batzuetan gauzak ez zaizkio nahiko lituzkeen bezala ateratzen, baina erraiten ahal da gehienetan zorte ona izaten duela. Bistan da mamutxa hauek guztiak arras desberdinak direla, baina hori dela eta, badakite elkartasunean eta alaitasunean bizitzen. 

Urteko produktuak