Dendako bilatzaile aurreratua

Gipuzkoa Antzinaroan : hizkuntzak eta eremu linguistikoa onomastikaren argitan

Zaldua Etxabe, Luix Mari

Argitaletxea: Euskaltzaindia


Urtea: 2021
ISBN: 978-84-120766-2-2
Bilduma: Izenak, 10
Deskripzioa
Gaurko zenbait ikertzaileren iritziz, dagoen informazioa urria eta behin baino gehiagotan zalantzazkoa izan arren, ezagutzen den apurra aski da Antzinaroan Gipuzkoan latinaren aurreko hizkuntza indoeuropar (zelta) bat gailentzen zelako hipotesia proposatzeko. Lan honetan erromatar garaiko epigrafiatik zein geografo eta historialarien liburuetatik atera daitekeen informazioa modu bateratuan aztertzen dut, eta hura Erdi Aroko nahiz Aro Modernoko euskal onomastikarekin erkatzen, Gipuzkoako Antzinaroko hizkuntz egoeraren ezagutzan argi egiten laguntzeko asmoarekin beti ere, bai geografiaren aldetik, bai historiaren aldetik. Orobat, hizkuntza eta arkeologia arloko datuek norabide bera markatzen duten ikusten saiatzen naiz, kultur eremu bakarra edota bat baino gehiago zeuden antzematen saiatzeko.

Antzeko produktua