Katalogoa 

Lanerako eta komunikaziorako teknika : zientzia juridiko eta sozialetarako tresnak eta baliabideak

Turul Rubinat, Max

Argitaletxea: Euskal Herriko Unibertsitatea

24 €

2020

978-84-1319-279-6

Bilduma: Unibertsitateko Eskuliburuak

Deskripzioa

Testuliburu honen helburua da unibertsitateko ikasleei -bai eta graduondoko ikasleei ere- laguntzea gaitasun oinarrizko batzuk menderatzen, nahitaezko izango baitituzte ikasketetarako eta, gero, lanbiderako. Liburua lagungarri izango zaie unibertsitateko ibilbidea optimizatzeko eta etekin akademikoa sendotzeko. Lanean hasteko zorian daudenentzat ere funtsezkoa da tresna hauek menderatzea, beren gaitasun eta kalitate profesionala hobetzeko. Irakaskuntzak erakusten du ez dela nahikoa zerbait jakitea -hau da, ezagutza jakin batzuk ikastea, onenean-, baizik eta, horretaz gainera, egiten jakin behar dela; eta oso bestelako kontua da hori. Ez da nahikoa informazioa izatea; informazio hori manipulatzen, erabiltzen, aplikatzen, baliatzen, interpretatzen eta aztertzen ere jakin behar da. Zerbait jakitearen eta zerbait egiten jakitearen arteko aldea oso handia da, eta, askotan, batetik bestera igarotzeko baliabide edo tresna ez da uki daitekeen zerbait; baina ukigarria ez izateak ez dio garrantzi izpirik kentzen.

Urteko produktuak