Katalogoa 

1620 Nafarroa beheregaina

Urmeneta Otsoa, Asisko

Argitaletxea: Nabarralde

10 €

2020

Deskripzioa

2020an 400 urte beteko dira Frantziako koroak Nafarroako azken estatu independentea bereganatu eta barne hartu zuela. Ezezaguna izanagatik, erreferentziazko data daukagu 1620 urtea, beraz, nafarrontzat. Frantziar ediktuaren aurrean, okupazioaren kontra egin zuten nafarrak ere egon ziren, nabarmentzekoak Pèir Lostau, Nafarroako Parlamentuko presidente jantzia; eta Estève Polverel, Estatu Nagusietako sindikoa; argumentario sendoaz Nafarroaren independentzia defendatu zutenak. Historiak zerbait irakasten baldin badigu, zera da: Nafarroak mende gehiago eman dituela burujabe, inoren jabe baino. Nabarralderen eskutik, gure historiaren garai erabakigarri honen berri ematen digun komiki bat plazaratu berri du Asisko Urmenetak, “1620, Nafarroa Beheregaina” izenburupean.

Duela lau mende, Frantziak diktat bat inposatu zion Nafarroari, zeinaren bidez estekatu baitzien zirtziehun urteko estatua bere domeinuei. Nafartarrek ez zuten usurpazioa onetsi, eta bertako instituzio nazionalek deklaratu “que la perte de les propres vites et biens no lors son tan chares ny precioses que lors fors et libertatz”. Pèir Lostauk, Parlamentuko presidenteak, obra argigarri bezain harrigarria idatzi zuen hiru urte lehenago; hemen doakizu haren transkripzio literala, orduko testuinguru historikoan txertaturik.

Urteko produktuak