Katalogoa 

Eraldaketa globalari neurria hartzen: euskal gizartea aro ekonomiko berrian

Eizagirre Eizagirre, Andoni / Udaondo Alberdi, Alberdi

Argitaletxea: Mondragon Unibertsitatea

5 €

2020

978-84-09-19452-0

Deskripzioa

Eraldaketa teknologikoak, ekonomikoak eta sozialak eskala globalekoak dira, sakonera handikoak, etengabekoak, berhalakoak eta askotariokoak. Liburuak arreta ipini die mundu-mailako tranformazioei eta eskualdeen garabidean izaniko eraginei. Bestalde, eraldaketa horien argitan gure herrian egitura soziala eta ekonomikoa nola aldatu den argitu dugu. Egitura ekonomikoak erakusten digu aldaketa teknologikoa 1990eko hamarraldiaz geroztik bizia izan dlea, lurraldeko enpresek oro har berrikuntza xurgatzeko gaitasuna izan baitute, eta, horren ondorioz, hobekuntzak izan dira produktibitatean eta lansaietan. Era berean, ordea, enpleguaren eta soldataren distribuzioa ere zeharo aldatu zaigu sektore produktiboen artean, eta, herri modura, ertsonen hezkuntza-inbertsioari ez diogu ahal besteko errentagarritasuna atera. Egitura sozialean ere, hiru belaunaldi eskaseko epean bestelakotu dira orekak giza kapitalaren maila formatiboari, demografiari, ongizateari eta gizarte-mailei dagokienez, besteak beste.

Urteko produktuak