Katalogoa 

FAGEDA : bihotza duen proiektu sozioenpresarial errentagarria

Loiola Idiakez, Aitzol / Kareaga Irazabalbeitia, Arianne

Argitaletxea: Mondragon Unibertsitatea

5 €

2020

978-84-09-22137-0

Deskripzioa

LANKI-k, Mondragon Unibertsitateko kooperatibismoaren ikertegiak, La Fageda-ri buruzko kasu-azterketa egin du. Proiektu berezia da, izan ere, desgaitasun psikikoak eta buruko gaixotasunak dituzten pertsonek osatzen dute. Proiektuaren helburua pertsona horien bizi-baldintzak eraldatzea da, eta, horretarako, enpresa kooperatibo bat sortu dute. Fagedak ezinezkoa zirudiena errealitate bihurtu du; hau da, La Garrotxa eskualdean urritasun psikikoak dituzten pertsona guztiek lana eta arreta terapeutikoa izatea; gainera, gaur egun Katalunian gehien saltzen den markako jogurta da (hori langileen ezaugarriei buruz publizitatea egin gabe lortu dute, lehiakortasuna produktuen kalitatean oinarrituta)

Fageda “utopia” bat ari da gauzatzen praktikan (bere ekarpen, zailtasun eta kontraesanekin). Interesgarriena da xede sozial eta humanoari ematen dion zentraltasuna; hori da enpresa egiteko modu berezi bat zergatik garatu duten ulertzeko gakoa. Esperientzia oso inspiratzailea da, eta kasu azterketa hau baliagarria izan zaigu kooperatibismoaren balioak oroitzeko, gaur egun eredu kooperatiboa nola hobetu hausnartzeko, eta norantz pausuak eman irudikatzeko. 

Urteko produktuak