Katalogoa 

Irria 95 : zaborrik gabe, askoz hobe!

Zenbait egile

Argitaletxea: Irrien Lagunak

2020

Bilduma: Irria aldizkaria

Deskripzioa

 iRRiA 2 eta 8 urte bitarteko haurrei zuzenduriko hilabetekaria da, urtean 10 ale kaleratzen dituena. Aldizkari hau koloretako 44 orriz osaturik dago, eta haurrentzako esanguratsuak diren gaiak jorratzen ditu hilero. iRRiAren mundu sinbolikoaren bidez, euskarazko irakurzaletasuna sustatu eta haurrak balore aurrerakoietan heztea da gure helburua, guztion artean euskal gizarte eredu berri bat osatu nahi dugulako.

 

           Zaborra izango du hizpide maiatzeko Irriak. Zaborraren kudeaketa egokia egin eta natura zaintzearen beharraz ariko gara.



Urteko produktuak